Zinema
Urriak 27, 28 eta 29
Zinemara EAEn eta Nafarroan, 2,90 euro ordainduta
Erredakzioa
Zinemaren Jaia antolatu dute Espainiako Estatu osoan, hilaren 27, 28 eta 29rako. Ekimenaren webgunean izena ematen dutenak bat egin duten zinemetan 2,90 euro ordainduta sartu ahalko dira.
-
'Lasa eta Zabala' filma ikusi ahalko da, besteak beste.
2014ko Zinemaren Jaia urriaren 27, 28 eta 29an izango da, ekimenarekin bat egin duten zinema aretoetan. Publikoak akreditazioa lortu beharko du aurretik Interneten, eta, horren jabe dela, txarteldegietan 2,90 euroan erosi ahalko du sarrera.
Aurtengo berrikuntza da 10 pertsona arteko taldeek eman ahal izango dutela izena. Prezioari dagokionez, baliteke aldaketak egotea sarrerak, txarteldegietan barik, Intereneten edo kutxazain automatikoetan erostera. Gainera, 3D-ko pelikuletako aparteko gastuak ere kobratuko dira.
Akreditazioak doan hartu beharko dira, antolatzaileen webgunean. Denok eman behar dute izena, 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek izan ezik. Horiek NAN txartela aurkeztu beharko dute soilik.
Ekimenaren inguruko informazio guztia antolatzaileen webgunean aurki daiteke.