Zinema
Itzulerak, ugari
'Star Wars'en itzulera, zinemazaleen hitzordu nagusia 2015erako
Erredakzioa
Itzulera zaparradaz gain (Terminator, 007, Mendekatzaileak…), Wachowski neba-arrebek Bilbon grabatutako filma eta Julio Medem, Borja Cobeaga eta Imanol Uribe zinemagileen lanak ikusi ahalko dira.
2015ean, ekoizpen erraldoi piloa estreinatuko da, baina, besteren gainetik, batek bereganatuko du arreta nagusia: ?Star Wars: The Force Awakens? George Lucasek sortutako sagaren pelikula berria. Horrekin batera, ?Gose jokoak? segidaren amaierak, Bond agentearen abentura berriak eta Marveleko Mendekatzaileek hartuko dute zinema eskaintza.
2015eko Gabon egunera arte itxaron beharko da, baina, Harrison Ford Hans Soloren paperean edo Luke eta Leila neba-arrebak (Mark Hamil eta Carrie Fisher) Star Warsen zazpigarren sailean heroi gisa ikusteko. J.J. Abrams arduratuko da lanaz.
Laster, urtarrilean, Oscarren deiari erantzuteko, urteko lehen estreinaldia saldoa helduko da: ?Birdman? (Alejandro Gonzalez Iñarritu), American Sniper (Clint Eastwood), Inherent Vice (Paul Thomas Anderson), eta ?Into the Woods? (Rob Marshall); otsailean, Wachowski neba-arrebek besteak beste Bilbon grabatu zuten filma, ?Jupiter Ascending?, eta ?50 shades of grey? E.L. Jamesen istorio arrakastatsuaren egokitzapena helduko dira.
Mila Kunis eta Channing Tatum dira Andy eta Lana Wachowskik eginiko filmaren protagonistak, eta Jamesek sortutako eleberri sortan marraztutako pertsonaiak Dakota Johnson eta Jamie Dorman izango dira pantaila handian.
Bilbo futurista bat irudikatu dute "Jupiter Ascending" filmean
Gero eta gehiago lantzen ari den estilo batean, umeentzako ipuinen bertsio berriei dagokienez, ?Errauskin? film berriak martxoan eramango ditu pantailetara Lily James protagonista eta, Cate Blachettek gorpuztuta, amaorde gaiztoa. Uda partean, ?Pan? filmak Hugh Jackman Bizarbeltz piratarena egiten erakutsiko du.
Lehenago, ?The Avengers 2: Age of Ultron? Marveleko heroien bigarren filma estreinatuko da. Han egongo dira Iron Man (Robert Downey Jr.), Thor (Chris Hemsworth), Black Widow (Scarlett Johansson), Loki (Tom Hiddleston) eta Amerika Kapitaina (Chris Evans).
Ekoizleek gero eta arrisku gutxiago hartzen dituzten erakusgarri, beste itzulera batzuk batuko zaizkio zinema eskaintzari: ?Mad Max?, ?Jurassic World?, ?Mission: Impossible?, Terminator bueltan datoz? 007 agentea ere itzuliko da, Daniel Craig aktorearen eskutik, ?Spectre? filmean. Ondoan, Monica Belucci eta Christoph Waltz izango ditu, bigarrenez Sam Mendesen esanetara.
2015ean, ?Gose Jokoak? sagaren amaiera ere iritsiko da. Azaroan, Katniss Everdeenen (Jennifer Lawrence) joan-etorriak azkena izango du.
Guregandik gertuago, Imanol Uribe ?Lejos del mar? filmarekin itzuliko da, eta Julio Medemek ?Ma ma? aurkeztuko du, Penelope Cruz eta Luis Tosarrekin eginiko lana. Azkenik, Borja Cobeagak ?Negoziatzailea? umorezko pelikula estreinatuko du.