Publizitatea
Itxi

2015/01/22

14:43

Zinema

Jaialdia

Sundancek zinema independenteren aurtengo apustuak aurkeztuko ditu

Erredakzioa

Sundanceko jaialdia, zinema independentearen erakusleiho ospetsua, ostegunean hasiko da Park Cityn, Utahn, Hollywoodeko izarrak erakusten dituzten hamaika filmekin.

  • Robert Redford eta Nick Nolte, 'A walk into the woods' filmean. Argazkia: Sundance Institutua.

    Robert Redford eta Nick Nolte, 'A walk into the woods' filmean. Argazkia: Sundance Institutua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sundanceko jaialdiaren hogeita hamaikagarren edizioak 123 film luze erakutsiko ditu guztira, 2015. honetan, urtarrilaren 22tik otsailaren 1era. Horietako 56k lehiaketa ofizialean parte hartuko dute, eta 106 lehenengoz erakutsiko dira mundu mailan.

Aktore ezagun askoren lanak erakutsiko dira. Ewan McGregor britainiarra “Last Days in the Desert” Rodrigo Garcia kolonbiarraren filmean agertzen da, berbarako. “Bilblia”ko pasarte bat irudikatzen du pelikulak, Jesusen basamortuko tentaldiena.

McGregorrena Sundancen hitzetik hortzera ibiliko den izenetako bat izango da. Harekin batera, esaterako, James Franco egongo da, bi istoriotan gainera: “I Am Michael” drama homosexuala da eta “True Story” thrillerra benetako gertakarietan oinarrituta dago. Azken horretan, Jonah Hill eta Saoirse Ronan ditu ondoan Francok.

Ronanek "Brooklyn" eta "Stockholm, Pennsylvania" aurkeztuko ditu Utahko topagunean. Azken horrek jakin-mina piztu du Sundancen, eta 17 urtez bahituta egon eta gero etxera itzuli den neska baten ingurukoak ditu hizpide.

Beste lan askok ere eramango dute jaialdira antzezle zerrenda goraipagarria, hala nola, "Slow West"ek (Michael Fassbender), "Results"ek (Guy Pearce), "Digging for Fire"k (Orlando Bloom, Ana Kendrick, Sam Rockwell), "Strangerland"ek (Nicole Kidman, Hugo Weaving, Joseph Fiennes) eta "Lila & Eve"k (Jennifer López, Viola Davis).

Robert Redford Sundanceko jaialdiaren sortzaileak “A Walk in the Woods” aurkeztuko du. Bi lagunek Appalache mendietatik eginiko ibilaldia kontatzen du, eta Nick Nolte eta Emma Thompson ditu ondoan Redfordek filmeko eszenetan.

Dokumental batzuek soka ekarriko dute ere, seguru asko. Izan ere, besteak beste, Zientziologiaren Elizarekin kritiko agertzen den lan bat mango dute, "Going Clear: Scientology and the Prison of Belief" HBOren ekoizpena, eta “Racing Extinction lan ekologista ere. Etxetik inoiz irten ez diren eta mundua filmen bidez ezagutzen duten sei neba-arrebaren egoerari begiratzen dio lan horrek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena