Zinema
Film laburrak
Kimuak programan parte hartzeko deialdia martxoaren 2an irekiko dute
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden zuzendari edota ekoizleek astelehenetik maiatzaren 29ra arte aurkeztu ahalko dituzte 2014ko ekainaren 1a baino lehen amaitutako lanak.
-
'A serious comedy' Lander Camareroren lana 2014ko katalogoan dago.
Kimuak euskal film laburrak nazioarteko zinemaldi eta ikus-entzunezko topaketetan zabaltzen dituen programak 2015eko deialdia irekiko du datorren astelehenean, martxoak 2.
Lanak hartzeko epea maiatzaren 29ra arte zabalik izango duen edizio honetan, 30 minututik beherako lanak aurkeztu ahalko dituzte EAEn erroldatuta dauden ekoizle edo zuzendariek.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bidez antolatzen duen eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen ekimenean 2014ko ekainaren 1a baino lehen amaitutako filmak aurkeztu ahal dira, eta egil bakoitzak bat baino gehiago ere bidal dezake.
Kimuaken arduradunek ez dute onartzen aurretik areto komertzialetan estreinatu diren edo telebistan, Interneten edo bestelako plataforma publikoetan emititutako lanik.
Gehienez ere 25 jaialditan aurkeztutako lanak bidali ahalko dira, programaren antolatzaileek ohar batean iragarri dutenez.