Zinema
Zinema Txartela
5 film 20 euroan ikusteko txartela, EAEko zinemen elkartearen eskutik
Erredakzioa
Euskal Herrian zein Europako beste edozein lurraldetan ekoitzitako edo euskarara ekarritako bost film ikusi ahalko dira apirilaren 30a baino lehen EAEn, elkarteko kide diren zinemetan.
EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak Zinema Txartela aurkeztu du. 20 euro ordainduta, apirilaren 30a baino lehen, Euskal Herrian zein Europako beste herrialde batean ekoitzitako edo euskarara ekarritako bost film ikusteko aukera izango dute txartela erosten dutenek Euskal Autonomia Erkidegoan, elkartera batutako zinema aretoetan.
Zinema Txartelak 20 euro balio du, eta Euskal Herrian edo Europako beste edozein lurraldetan ekoitzitako nahiz euskarara itzulitako bost film ikusteko aukera eskaintzen du, apirilaren 30a arte. Elkartearekin bat egin duten zinema aretoetan eskuratu eta erabil daiteke: Printzipe Zinemak (Donostia), Antiguo Berri (Donostia), Trueba (Donostia), Golem Alhóndiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza (Durango), Coliseo (Eibar), Zornotza aretoa (Zornotza), Usurbe (Beasain), Florida (Gasteiz) eta Coliseo (Bilbo).