Itxi

Zinema

Maiatzak 13-24

Cannesko zinemaldia gaur hasi eta hilaren 24an bukatuko da

Agentziak | Erredakzioa

Coen anaiak buru dituen epaimahaiak Paolo Sorrentino, Gus Van Sant eta Danis Villeneuveren lanak ikusiko ditu. Thomas Bidegain zuberotarrak “Les Cowboys” filma aurkeztuko du.

1:26

Cannesko 68. zinema jaialdia, zazpigarren artea deritzonaren urteko hitzordu nagusietako bat, gaur, hilak 13, hasiko da, asteazkenarekin, eta hilaren 24an bukatu. “La tete haute” Emmanuelle Bercoten filma emango dute hasteko.

Jaialdian, Thomas Bidegain zinemagile zuberotarrak (De rouille et d'os…) Les Cowboys aurkeztuko du Zinemagileen Hamabostaldian. Atal horretan bertan, Fernando Leon de Aranoak Un día perfecto aurkeztuko du, Benicio del Toro eta Tim Robbins oscardun aktoreen lana erakusten duen pelikula.

Epaimahaiko buru Coen anaiak izango dira, eta, alboan izango dituzte Sophie Marceau frantziar aktorea, Sienna Miller britainiar aktorea, Rokia Traore kantautorea, Guillermo del Toro mexikar zuzendaria, Xavier Dolan kanadar aktorea, Rossy de Palma espainiar aktorea eta Jakie Gylenhaal estatubatuar aktorea.

Bederatzi ahots horiek ebatziko dute jaialdiak aukeratu dituen pelikula guztietatik zeinek eramango dituen Urrezko Palma eta gainerako sariak. Jaialdiaren itxiera galan, hilaren 24an, jakingo da irabazleen izena.

Sorrentino, Van Sant, Woody Allen…

Sail Ofizialean, Dheepan (Jacques Audiard), Youth (Paolo Sorrentino), Louder Than Bombs (Joachim Trier), The Sea of Trees (Gus Van Sant) eta Sicario (Denis Villeneuve) lehiatuko dira.

Horiez gain, beste film hauek ere badaude atal nagusian: La loi du marché (Stéphane Brizé), Marguerite & Julien (Valérie Donzelli), Chronic (Michel Franco), Il racconto dei racconti (Matteo Garrone), Carol (Todd Haynes), Nie Yinniang (Hou Hsiao Hsien), Shan he gurenj (Jia Zhang-Ke), Umimachi diary (Kore-Eda Hirokazu), Macbeth (Justin Kurzel), The lobster (Yorgos Lanthimos), Mon roi (Maïwenn), Mia madre (Nanni Moretti), Saul fia (László Nemes) eta Valley of love (Guillaume Nicloux).

Un Certain Regard sailean, beste film hauek ikusi ahalko dira: An (Naomi Kawase), Masaan (Neeraj Ghaywan), Hrútar (Grímur Hákonarson), Kishibe no tabi (Kiyoshi), Je suis un soldat (Laurent larivière), Zvizdan (Dalibor Matanic), Taklub (Brillante Mendoza), The other side (Roberto Minervini), Un etaj mai jos (Radu Muntean), Mu-roe-han (Oh Seung-uk), Las elegidas (David Pablos), Nahid (Ida Panahandeh), Comoara (Corneliu Porumboiu), Alias Maria (José Luis Rugeles Gracia), Madonna (Shin Su-Woncon), Chauthi koot (Gurvinder Singh), Rak ti khon kaen (Apichatpong Weerasethakul), Maryland (Alice Winocour) eta Lamb (Yared Zeleke).

Gainera, lehiaketatik kanpo, Irrational man (Woody Allenen azken filma), Inside out (Peter Docter), Mad Max: Fury road (George Miller) eta The little prince (Mark Osborne) ere ikusi ahalko dira.