Itxi

Zinema

Soldaten arteko aldeak

Genero bereizkeria, zinemako protagonista

Efe | eitb.eus

2014an diru gehien bildu zuten 250 pelikulen % 7 soilik zuzendu zituzten emakumezkoek; gainera, emakumezkoek bereizkeria sistemikoa jasaten dute gizonezko aktoreen aldean, soldatei dagokienez.

  • Patricia Arquettek gizon-emakumeen arteko eskubide berdintasunaren alde egin zuen Oscarren galan.

    Patricia Arquettek gizon-emakumeen arteko eskubide berdintasunaren alde egin zuen Oscarren galan.

?Bada garaia behingoz Ameriketako Estatu Batuetako emakumeok pareko soldatak eta eskubide berdinak lor ditzagun? Patricia Arquettek otsailean, ?Boyhood?en eginiko lanagatik bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar saria jasotzean, botatako hitzak dira, eta hautsak harrotu zituzten egun horietan. Denboraren joanak apur bat apalduta, baina, oihartzuna ez da erabat mututu.

Hollywooden bizibidea ateratzeko, emakume izatea zailtasun erantsia da. Ikuskizunaren munduko hiriburuan zinemaz bizitzea helburu gaitza da, oro har; batzuk amets horren bila abiatzen dira, zenbaitek bizirautea lortzen dute eta gutxi batzuek erdiesten dute arrakasta industria lehiakor horretan.Emakumeentzat, dena dela, are nekezagoa da erronka.

2014. urtean diru gehien bildu zuten 250 filmen % 7 soilik zuzendu zituzten emakumeek, American Civil Liberties Union (ACLU) elkarteak aste honetan salatu duenez. Emakumeei atea ixten dien ?akats sistemiko? hori ikertzeko eskatu zien talde horrek erakundeei.

ACLUren datuek erakusten dutenez, 1998an 2014an baino emakume gehiagok zuzendu zituzten filmak Hollywooden. Halaber, helburu hori lortu zuten emakumeek zailtasun handiagoak izan zituzten beren merituak aitor ziezazkieten.

Oscar sarien 87 edizio ospatu dira orain arte, eta emakume bakarrak lortu du zuzendari onenaren saria (Kathryn Bigelowk, ?The Hurt Locker? lanagatik, 2009an), eta lau soilik egon dira izendatuta. Aurten, esaterako, Ava DuVernay ?Selma? filmaren zuzendaria hautagaietatik kanpo gelditu da.

DuVernay, emakume ez ezik, beltza ere bada, eta horrek Akademiako kideen aurkako kritikak biziagotu ditu. Akademiako kide gehienak zuriak dira, gizonak emakumeak baino gehiagoa dira eta, batez beste, 63 urte dituzte.

Hollywoodeko egoera bidegabea, baina, AEBko estandarrarekin parekatuta dago, eta gizarte orokorraren egoeraren isla ere bada, noski.

Fortune aldizkariak herrialdeko 500 enpresa handienen zerrenda egiten du urtero, eta bertan agertzen diren enpresaburuen % 5 baino ez dira emakumezkoak. Duela 20 urte, bat ere ez zen agertzen, eta ikuskizunaren munduan antzekoa da batez bestekoa.

AEBko Lan Departamentuaren zenbakien arabera, AEBn lanaldi osoko kontratua duen emakumezko batek, batez beste, 82,5 zentimo irabazten ditu gizonezko batek irabazitako dolar bakoitzeko.

Mireia Gabilondo: ?Geure istorioak kontatu behar ditugu?

Begirada euskal eszenara ekarrita, Mireia Gabilondo zuzendari eta aktoreak hau uste du: ?Egia da gizonezko aktore batzuek emakumezko batzuek baino gehiago irabazten dutela, baina, pixkanaka, gauzak lortzen goaz, eta, hein handi batean, geure esku ere badago diru gehiago eskatzea edo gutxiagogatik lanik egingo ez dugula esatea, nahiz eta zaila den, noski?.

EITb Kultura Mireia Gabilondo Kukai tanttaka

?Geu izan behar gara protagonistak, geure istorioak kontatu behar ditugu, gizonezkoek kontatutakoetan beren ikuspegia gailentzen baita, eta emakumezkoak beti izaten dira protagonistaren ama, neska-laguna? Emakumezkoon istorioak geuk kontatzen ez baditugu, inork ez du egingo?, erantsi du Gabilondok.

Berak beste urrats bat egin du bide horretan aurrerago. ?El Florido Pensil? antzezlan arrakastatsua -antzerkian emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aldeak murritzagoak dira, zuzendari eta aktoreak azaldu digunez- berriz taularatuko du Tanttaka konpainiak, baina, lehen egokitzapeneko bost gizonezko protagonisten ordez, bost emakumek hartuko dute agertokia.

?Gogor egin behar dugu?

Patricia Arquettek Oscarren galan mahai gainean jarri zuen hizpidea, sexuen araberako soldata ezberdintasunarena, beste antzezle batzuek ere egin dute bere, hala nola Emma Watsonek, Jane Fondak edo Charlize Theronek. Hegoafrikarrak Chris Hemsworth lankideak jasoko duen milioi kopuru bera eskatu zuen ?Snow White and the Huntsman? filmaren jarraipena egitearen truke.

?Eskatu nienean, baietz esan zuten, ez zuten aurka egin?, esan du Theronek ?Elle? aldizkarian. ?Hori da mezua, agian, gogor egin behar dugula?, erantsi du.