Zinema
Heriotza
Vicente Aranda zinemagile kataluniarra zendu da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Besteak beste, "Amantes" eta "Juana la Loca" filmen egilea zen Vicente Aranda.
-
Vicente Aranda zinemagilea. Argazkia: Zinemaren Akademia
Vicente Aranda zinemagile kataluniarra zendu da gaur goizean, 88 urte zituela, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazi duenez.
Aranda Bartzelonan jaio zen, 1926ko azaroaren 9an, eta hainbat sari lortu ditu, hala nola Espainiako Zinematografiaren Sari Nazionala (1988) eta zuzendari onenaren eta pelikula onenaren Goya sariak (1991), Amantes filmarekin.
Besteak beste, pelikula hauek egin ditu Vicente Arandak: Fata Morgana (1966), Las crueles (1969), La novia ensangrentada (1972), Clara es el precio (1974), Cambio de sexo (1977), La muchacha de las bragas de oro (1979), El Lute: camina o revienta (1987), El Lute: mañana seré libre (1988) eta Carmen (2005).
Hil-kapera eguerdian jarriko dute Madrilen, M-30eko beilatokian, eta hilotza bihar erraustuko dute.