Itxi

Zinema

World Premieres Festival

'Tres mentiras' Ana Murugarrenen filma saritu dute Filipinetan

Agentziak | Erredakzioa

Nafar zuzendariaren pelikulak Manilako zinemaldiaren Sari Nagusia bereganatu du.

  • Nora Navas aktorearen lana ere saritu dute

    Nora Navas aktorearen lana ere saritu dute

“Tres mentiras” Ana Murugarren zuzendari nafarraren filmak Sari Nagusia lortu du World Premieres Film Festival Philippines jaialdian. Nora Navas filmeko aktoreari, gainera, emakumezko aktore onenaren saria ere eman diote.

35 herrialdetako 70 pelikula baino gehiago lehiatu dira jaialdiaren bigarren edizioan, eta “Tres mentiras”ek nazioarte mailako estreinaldien Manilako jaialdiko sail ofizialean parte hartu du. Parean lehian, mundu zabaletik heldutako pelikulak izan ditu: Taiwan, Errusia, Herbehereak, Turkia, Indonesia…

Ume lapurtuen drama, thrillerren erritmoaz, sentiberatasunez eta indarrez dago kontatuta, eta epaimahaikideen goraipamena eragin zuen horrek. Zinemaldiko sari gorena eman, eta protagonistaren lan ona aitortu zuten.

Zuzendariak Joaquin Trincado ekoizlea aldean zuela jaso zuen saria, eta sexu arrazoiengatik zokoratzen dituzten emakumeei eskainik zien, bakarrik ez daudela ikusarazteko.