Publizitatea
Itxi

2015/10/09

15:39

Zinema

Filmatzea

'Plan de fuga' Iñaki Dorronsororen pelikula filmatuko dute Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Zinemagile gasteiztarraren film luzeak Luis Tosar eta Javier Gutierrez izango ditu protagonista, eta urriaren 12an hasiko dira filmatzen. Zirkulazioan eragina izango du hiriburuko toki zenbaitetan.

  • Luis Tosar da pelikulako protagonistetako bat

    Luis Tosar da pelikulako protagonistetako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urriaren 12an, astelehenarekin, “Plan de Fuga” lana filmatzen hasiko dira Bilbon, hiriburuko hainbat kaletan, Iñaki Dorronsoro gasteiztar zuzendaria buru eta Luis Tosar eta Javier Gutierrez protagonistak direla.

Film luzea, “akziozko thriller bizia”, Iñaki Dorronsoro gasteiztarrak idatzi eta zuzendu du, “La Distancia” (2006) egin eta gero, eta, besteak beste, ETBk parte hartzen du proiektuan. Hilaren 16ra arte jardungo dira lanean Bizkaiko hiriburuan.

Eragozpenak, zirkulazioan

“Plan de fuga” filmatzeko lanen ondorioz, Bilboko hiriburuko zirkulazioan aldaketa batzuk egin behar izango dituzte, eta Udalak horiek ahalik eta eragin lausoena izateko dispositibo bat diseinatu du.

Besteak beste Bilboko erdialdeko zenbat kale, hala nola Mazarredo zumarkalea, Ibañez de Bilbao eta Campo Volantin, itxi behar izango dituzte behin-behinean, eta aparkatzeko hainbat leku ere hustu behar izango dituzte hilaren 12, 13 eta 16an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena