Zinema
Urriak 13-17
Zinemakumeak Gara Bilboko jaialdiak Gonzalez-Sinde sarituko du
Agentziak | Erredakzioa
Angeles Gonzalez-Sinde zuzendari eta gidoigileak Simone de Beauvoir saria jasoko du Zinemakumeak Gara Bilbon urriaren 13tik 17ra egingo duten zinema erakustaldian.
-
Ángeles González-Sindek urriaren 16an jasoko du Simone de Beauvoir saria
Zinemakumeak Gara emakumeek zuzendutako zinemaren jaialdiak Angeles Gonzalez-Sinde zuzendari eta gidoigilea omenduko du aurten, hogeigarren edizioa duen honetan. Urriaren 13tik 17ra egingo dute topagunea.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bere ibilbide osoagatik emango diote Simone de Beauvoir zinemagintzari lotutako emakumeen lana nabarmentzeko saria Gonzalez-Sinderi.
Aurten, emakumeek eginiko zinemaren erakustaldiak hogei urte beteko ditu, eta, bost egunez, besteak beste, Amy Heckerling, Marjane Satrapi, Maggie Carey eta Lina Wertmüller zinemagile ospetsuen komedia berriak ikusi ahalko dira bertan.
BBK Aretoak (Kale Nagusia) hartuko ditu programatutako film proiekzio, eztabaida eta solasaldi gehientsuenak.