Itxi

Zinema

Asturiasko Printzesa Sariak

Zinema 'merkantilismoaren menpe' egotea salatu du Coppolak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Estatubatuar zinemagileak Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso du, Oviedon.

  • Francis Ford Coppola. EFE

    Francis Ford Coppola. EFE

"Aitzindariak gara oraindik zineman", aldarrikatu du Francis Ford Coppola estatubar zinemagileak, baina Zazpigarren Arteak bidegabekeriak galarazteko eraginik ez izatea deitoratu du, eta sektorea "merkantilismoaren menpe" dagoela ohartarazi du.

Zuzendariak Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso du gaur, Oviedoko Campoamor Antzokian. 1.600 gonbidaturen aurrean, sari hori jaso izana bere ibilbideko "mugarrietako bat" dela aipatu du, “1967an Donostiako Urrezko Maskorra jaso izana bezala".

Copollak adierazi duenez, garai horretan, zinemaren posibilitateak aztertu nahi zituen, eta arte hori "literatura magiko mota bat" dela esan du. Lehen inspirazioak Hollywoodeko hainbat zuzendari izan zirela azaldu du, eta William Wyler, Alfred Hitchcock, Billy Wilder eta King Vidor jarri ditu horren adibide gisa, "entretenimenduan" maisuak zirelako.

Bigarren inspirazioa, baina, Europako eta Japoniako hainbat zuzendari izan ziren: Ingmar Bergman, Akira Kurosawa, Federico Fellini eta Luis Buñuel. "Garai horretako bizimodua argitu zuten, egiletza eta arte handiz, eta mugak zabalduta".

"Zinemaren bi muturren nahasmen hori inspirazioa izan zen nire belaunaldiko zinemagileontzat, eta bi gauzak egiten saiatu ginen. Arteak entretenimendu kutsua ere izan dezake? Guk baietz uste genuen, zalantza barik. Hori izan da helburua", nabarmendu du.