Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Peter Jackson, Ethan Hawke eta Mel Gibson, gure zinema-aretoetan

Erredakzioa

The Lovely bones, Daybreakers eta Al límite helduko dira aste honetan gure aretoetara.

Hainbat estrenaldi ikusi ahal izango dira bihartik aurrera gure zinema-aretoetan:&' || 'nbsp;Peter Jacksonen The Lovely bones, Ethan Hawken azken lana, Daybreaker eta Mel Gibsonen Al limite.

Lau urteko geldialdiaren ostean, Peter Jacksonek zuzendaritzari ekin dio berri The Lovely bones lanarekin.&' || 'nbsp; Alice Sebolden izen bereko eleberriaren adaptazioa da eta besteak beste, &' || 'nbsp;Rachel Weisz, Mark Wahlberg, Susan Sarandon edo Saoirse Ronan aktoreak daude tartean.

Zelanda Berriko Martin Campbell zuzendariak -Casino Royale, La mascara del zorro- Al limiterekin helduko da zinema-aretoetara. Mel Gibson, Ray Winstone eta Bojana Novakovic dira protagonistak. Thomas Craven (Gibson) detektibearen alaba, Emma, (Novakovic) hil egin da eta inbestigazio batekin hasten da. Ezusteko handia hartuko du, izan ere, korapilo ekonomiko eta politikoetan murgilduta zegoen.

Lone Scherfig daniarra -Wilbur se quiere suicidr- Nick Hornbyrekin -Alta fidelidad- bat egin du An education pelikulan. Carey Mullingan eta Peter Sarsgaard dira protagonistak eta nerabezaroan hartu beharreko erabakien inguruan ari da.

Peter eta Michael Spierig anaiek Los no muertos lanarekin egindakoa albo batera utzi eta banpiroen generoan sartu dira burubelarri Daybreakersen. Apokalipsia mintzagai dute Ethan Hawkek eta Willem Dafoek protagonista duen filman.