Zinema
Estreinaldia AEBetan
'Alicia en el País de las Maravillas'ek marka guztiak hautsi ditu
Erredakzioa
Tim Burtonen filmak Avataren (historiako film arrakastatsuena) datuak gainditu ditu lehen asteburuan, AEBetan.
Alicia en el País de las Maravillas Tim Burtonen film berriak marka guztiak hautsi ditu AEBetan, udazkeneko 3Dtako estreinaldi arrakastatsuena izan baita, estreinatu den asteburuan.
116,3 milioi dolar bildu ditu eta asteburuko ''Oscar'' saria eraman du Tim Burtonen eta Disney estudioen irudipenari buruz, Box Office Mojoren datuen arabera. Mia Wasikowska, Johnny Depp eta Helana Bonham dira protagonistak eta Estatu Batuetarako eta Kanadarako zituzten aurreikuspenak gainditu dituzte. Avatar 13 astez izan da film arrakastatsuenen gailurrean eta postu horretatik kendu du asteburu honetan.
3D fenomenoaren indarra berretsi dute eta 11,9 milioi dola eskuratu ditu 188 IMAX&' || 'nbsp;zinematan (Avatarrek 9,5 milioi jaso zituen 178 zinematan) estreinaldiaren asteburuan. Mundu mailan, lehen hiru egunetan 210 milioi dolar eskuratu ditu, baina merkatuaren %40an estreinatzea falta da.
Gogoratu Avatar historiako film arrakastatsuena dela eta 2.500 milioi dolarreko irabaziak izan zituela guztira, baina lehen asteburuan 77 milioi dolar eskuratu zituen.
Zuzendariaren ibilbideko film arrakastatsuena da, El planeta de los simios (2001) filmaren remakea gaindituz (68,5 milioi dolar eskuratu zituen).