Zinema
Estreinaldia
'El acantilado' Helena Tabernaren lana ekainaren 3an estreinatuko dute
Agentziak | Erredakzioa
Nafar zinemagilearen pelikula Lucia Etxebarriaren eleberri batean oinarrituta dago, eta Daniel Grao, Goya Toledo, Ingrid Garcia Jonsson eta Jon Kortajarena agertzen dira aktore taldean, besteak beste.
Helena Taberna nafar zinemagileak (“Yoyes”, “La buena nueva”…) “El contenido del silencio” Lucia Etxebarriaren eleberria hartu du oinarri “El acantilado” ekainaren 3an estreinatuko den filmaren gidoia sortzeko.
Besteak beste, Daniel Grao, Goya Toledo, Juana Acosta, Ingrid García Jonsson eta Jon Kortajarena aktoreek parte hartzen dute Lamiak ekoitzi eta Alfa Filmsek banatuko duten lanean, ohar batean azaldu dutenez.
Filmean, Garbiel pertsonaiari Kanarietan sekta bateko kideek beren burua hil dutela esango diote, eta bertara joango da bertako kide zuen arrebaren bila.