Itxi

Zinema

Londresen

Harry Potterren azken filmearen gidoia taberna batean aurkitu dute

Erredakzioa

Ume aztiaren azken pelikularen libretoa Londreseko inguruan dagoen taberna batean oharkabean utzi zuen filmazio taldeak.

Kings Langley izeneko londrestar herrialde bateko taberna batean aurkitu dute Harry Potterren azken filmearen gidoia. Londreseko The Sun egunkariak ezagutzera eman duenaren arabera, lokalean oharkabean utzi zuen filmazio taldeak eta ondoren, irakurle batek aurkitu zuen.

Isilmandatu handiko gidoi hau Harry Potter and the Deathly Hallows liburuaren lehenengo parteari dagokio. Estreinaldia datorren azarorako aurreikusi dute. Azken pelikularen bigarren partea datorren urteko erdialde aldera iritsiko zaigu zinema-aretoetara.

Gidoia berreskuratu ondoren, barneko ikerkuntza jarriko duela martxan jakinarazi du produktoreak. Izan ere, gau horretan filmatze taldeko kideek izugarrizko parranda izan zutela adierazi dute lekukoek.