Itxi

Zinema

Maiatzaren 3tik 9ra

Hitchcock omenduko dute FANTen eta B seriean oinarrituko da

Erredakzioa

Datorren astelehenean hasiko da Paul Weitzen 'El circo de los extraños' filmaren estreinaldiarekin.

FANT&' || 'nbsp;zinemaldiak hurrengo astelehenean irekiko ditu ateak, eta sekzio ofizialean nazioarteko zortzi film labur izango dira. 12 film labur izango dira ''FANT&' || 'nbsp;laburrean'' atalean eta Psicosis proiektatuko dute, estreinaldiaren 50. urteurrenean. Zinemaldiak lekua izango du generoko klasiko handientzat. Horrela Psicosis lana emango da, estreinatu zeneko 50. urteurrena eta AlfredHitchcock hil zeneko 30. urteurrena den honetan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen sariketak datorren astelehenean, maiatzaren 3an irekiko ditu ateak, sekzio ofizialeko Paul Weitzen El circo de los extraños filmarekin. Lan hori, fantasia eta komedia makabroa bikain konbinatzen dituen Darren Shanen eleberrien luxuzko egokitzapena da.

Sekzio ofizialean, Estatu Batuetan, Suitzan, Hego Korean, Danimarkan, Norvegian, Suedian, Frantzian, Belgikan, Serbian, Danimarkan eta Britainia Handian egindako zortzi luzemetraia aurkeztuko dira.

Talentu gazteari ematen zaion Fantrobia saria aurten Alex eta David Pastor katalanei emango zaie. Bi anaiek Larutanatural -Sundanceko Zinemaldiko Nazioarteko Laburmetraia Onenaren saria- eta Infectados, Estatu Batuetan egin duten eta goraipamen asko jaso dituen luzemetraia aurkeztuko dituzte.

''FANT&' || 'nbsp;laburrean'' sekzioaren barruan 12 lan proiektatuko dira. Lan horiek, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz laburmetraia hoberenei emango zaizkien 3.000 euroko bi sari berriak jaso ahal izango dituzte.

FANTen aperitibo gisa kontzertu bat programatu da Kafe Antzokian, apirilaren 30ean, gaueko 21:00etan,The Master Plan eta Teté Delgado y los ciclones taldeekin.