Zinema
Asteko estreinaldiak
Borroka karteleran: 'Iron Man 2' jaialdietako zinemarekin lehian
Erredakzioa
Heroiaren bigarren partea eta zinemaldietako película saridunak, 'Honeymoon' bezala, ditugu aste honetako estreinaldien protagonistak.
Robert Downey Jr. Iron Man bihurtu da saga honen bigarren zintan. Jon Favreauk zuzenduta, lehenengoaren arrakasta errepikatzeko nahian, Gwyneth Paltrow eta Scarlett Johansson bezalako izarrek hartu dute parte Iron Man 2 filmean.
Zinema komertzialeko estreinaldi hau jaialdietan sariak lortu dituzten zintekin lehiatuko da. Honen adibide Honeymoon dugu. Goran Paskaljevicek zuzenduta, Valladolideko Zinemaldiaren Urrezko Galburua irabazi zuen. Errepresiotik eta euren jatorrizko herrialdeen muturreko nazionalismotik ihes egin duten etorkinen istorioa islatzen du filmak.
Zinemaldiko pelikulei eutsita, asteburu honetan Andrea Arnold britainarraren Fish Tank estreinatuko da. Canneseko Zinemaldiko lehiaketa ireki zuen eta Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen. Gainera, Pelikula Onenaren BAFTA golardoa ere lortu zuen. Bere amaren mutilagunez maitemindu den nerabe baten istorioa kontatzen du filmak.
Tranpolina izan da Donostiako Zinemaldia El día que Dios se fue de viaje filmarentzat. Izan ere, jaialdi horretan Kutxa-Zuzendari Berriak Saria eskuratu zuen. Ruandako guda zibila du hizpide.
Best-seller izatetik, zinemako pantaila handira: horrelakoa izan da Federico Moccia idazle italiarraren Perdona si te llamo amor filme arrakastatsuaren ibilbidea. Hamasei milioi euro bildu ditu Italian dagoeneko. 17 urteko neskato eta 38 urteko publizitate sortzailearen arteko amodiozko istorioa irudikatzen du zintak.
Bestelako estreinaldiak
Welcome: Gijoneko Zinemaldian Gidoi Onenaren Saria eta Epaimahaiaren Aipamena Portu zituen. Emigrazioa eta amodioa, hizpide.
Increíble, pero falso: Gezurra existitzen ez den asmatutako mundua azaltzen du zintak.
En el límite del amor: Keira Kneightley eta Sienna Millar dira protagonistak. Dylan Thomas poetagilearen bizitza islatu dute.
Ingrid: Russian Red eta Love of Lesbian bezalako taldeen musika dugu film honetan entzungai.