Itxi

Zinema

Donostian

Oscar Reyes, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko protagonista

EITB.EUS

Aurtengo 27. edizioan Japonia izango da zinema astearen gai nagusia eta urriaren 29tik azaroaren 4ra arte izango da.

  • Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea 2016

    Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea 2016

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, Oscar Reyes (Tokio, Japonia, 1978) telebistako eta antzerkiko aktore famatua izango da kartel berriaren protagonista.

Oscar Reyesen aukeraketa ez da izan kasualitate hutsa, izan ere, aurtengo 27. edizioan Japonia izango da zinema astearen gai nagusia. Aurten urriaren 29tik azaroaren 4ra izango da zinema astea.

Autengo edizioan, 2000. urtetik gaur egun arte ekoitzitako hamar film proiektatuko dira; tartean, egile garrantzitsuek zuzendutakoak, fantasiazko zinema ezagunenetakoak eta baita B seriekoak ere.

Zinemagile garaikide horietako batzuk Donostian izango dira zinemaldian filmak aurkezteko eta zaleekin topaketa irekietan parte hartzeko.