Zinema
Espainiako Zinema Akademia
Antonio Resinesek Espainiako Zinema Akademiaren presidentetza utzi du
Agentziak | Erredakzioa
Akademiako presidenteak dimisio ezeztaezina aurkeztu du, zuzendaritza batzordeko hainbat kiderekin ezadostasun nabarmenak baititu.
Antonio Resines Espainiako Zinema Akademiako presidenteak, zuzendaritza batzordearekin ezadostasun nabarmenak dituela eta, erakundean zituen “kargu eta zeregin” guztiak utzi dituela iragarri du. Dimisio ezeztaezina eman du Resinesek.
Akademiak ohar batean adierazi duenez, Edmon Roch presidenteordeak ere dimititu du. Idatzi batean, erakundea zuzentzea “ohorea” izan dela esan dute Rochek eta Resinesek.
“Zuzendaritza batzordeko kide batzuekin izan ditugun ezadostasunen ondorioz etorri da erabakia; izan ere, presidentetzako hiru kidek azken hiletan eguneroko lana aurrera ateratzea ekidin dute”, azaldu dute.
“Gure asmoa ordezkatu dugun sektorearen alde ahalik eta ondoen lan egitea izan da une oro. Horretarako, hainbat egitasmo abiatu ditugu, eta horietako batzuk garapen fasean daude oraindik. Azkenenean gauzatu ahal izatea espero dugu, Akademiaren onerako”, esan dute.
Gracia Querejeta Akademiako presidenteorde bigarrena zenak ere dimisioa eman zuen ekainaren 27an, baina, orduan azaldu zuenez, “beste proiektu batzuekin bateraezina zelako” egin zuen.