Zinema
Zinemaldia
Javier Bardem eta Juliette Binoche sendotu ditu Cannesek
Erredakzioa
Apichatpong Weerasethakul tailandiarraren film esperimental batentzat izan da Urrezko Palmondoa.
Javier Bardem eta Juliette Binoche sendotu ditu Canneseko Zinemaldiko 63. edizioak, baina zinema esperimentala oso kontuan izan dute, Urrezko Palmondoa Apichatpong Weerasethakul tailandiarrarentzat izan da, film pertsonal eta poetiko batekin. Frantziako izaera indartu du aurten zinemaldiak, bertakoak izan baitira sari nagusiak.
Lee Chang-dongek jaso du gidoi onenari saria Poetry filmarekin eta Chadeko Un homme qui criek, Mahamat-Saleh Harounena, izan da epaimahaiaren sariaren irabazlea, azken 13 urtetan saritzen den lehen Afrika beltzeko lana.&' || 'nbsp;
Epaimahaiak film ezberdinak saritzeko hautua egin du, munduaren eta zinemaren ikuspuntu ezberdinak hain zuzen ere, Tim Burton epaimahaiaren presidenteak azaldu duenez.
Estatu Batuetako zuzendariak adierazi duenez, Weerasethakul saritu du Lung Boonmee Raluek Chat filmagatik, epaimahai guztia txundituta utzi zuelako. "Guztiok harritu gintuen. Oso ezberdina da. Ikusi genuen lehen filmetako bat izan zen eta gurekin gelditu zen (...). Filmeek harritu zaitzaten nahi duzu beti eta hori da gertatu zen", azaldu du Burtonek.
Benicio del Toro epaimahaikideetako batek azaldu duenez, bizitzaren eta heriotzaren misterioak kontatzeko modua izan da gustoko izan duenea. Epaimahaikide guztiek egin dute film horren alde, baina ez dute bat egin gizonezko aktore onenari sariari dagokionean, Javier Bardemi ex aequo sari bat eman diote horregatik eta baita Elio Germano italiarraren La nostra vita filmagatik. "Oso interpretazio ezberdinak dira, baina oso sinesgarriak. Oso zaila izan da erabakitzea, eta horregatik izan da bientzat", azaldu du Burtonek.
Lee Chan-Dongen saria oso txalotua izan da, Canneseko edizio honetako film poetikoeenetarikoa izan baita Poetry, Yung Jungheeren interpretazio bikainarekin. Xavier Beauvoiek zuzendutako Des hommes et des dieux ere oso txalotua izan da, zuzendari onenari sariarekin batera, Mathieu Amalric (Tournee zuzendari moduan egiten duen lehen lana da).
Adostasun handiz hartutako erabakia izan da, Victor Erice zinemagileak azaldu duenez:&' || 'nbsp;"benetako justiziaren ordua da. Isiltasuna pasatzen da, zinema gelditzen da", azaldu du.