Itxi

Zinema

Lekeitio

32 film lehiatuko dira Lekeitioko zinema bileran urriaren 16tik 23ra

eitb.eus

Aurten euskaraz filmatu denaren errepasoa egingo du Bizkaiko udalerriko Euskal Zine Bilerak. Profesionalek egindako 11

  • Sara Cozar aktorea epaimahaiko kidea izango da aurten

    Sara Cozar aktorea epaimahaiko kidea izango da aurten

Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 39. edizioa urriaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da aurten, eta, beti bezala, euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera eskainiko du.

Aurtengo edizioan, 50 lanetik gora jaso dira, eta horietatik guztietatik 32 film onartu dituzte: 11 lan profesional eta 21 lan amateur.

2015eko Euskal Zine Bileran 3.000 euroko Benito Ansola Bekaren irabazlea izan zen Irati Canoren "Leihoak" lana lehen aldiz ikusteko aukera izango da aurtengo hitzorduan, besteak beste.

Euskal Zine Bilerak bi helburu izango ditu aurten ere; alde batetik, euskarazko lan amateurrak saritu nahi dituzte eta horiei bidea egiten lagundu, eta, bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan.

Sariak

Amateurren eta profesionalen sailetan, zuzendaritza, ekoizpen, gidoi eta argazki arloak sarituko dira; profesionalen sailean, arlo bakoitzeko, 1.600 euro eta zilarrezko antzara dira sariak, eta amateurrean, berriz, 1.000 euro eta zilarrezko antzara.

Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, film onenaren saria, profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900 euro eta urrezko antzara jasoko ditu, eta lan amateurrak 1.300 euro eta urrezko antzara.

 

Halaber, Euskal Zine Bilerak Gazte 22 eta Antzara Morea sariak ere banatuko ditu, 500 euroko ekarpena izango dutenak. Gazte 22 sarira 1993ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako bost zinemagilek eman dute izena, eta Antzara Morea sariak genero ikuspegia ondoen islatzen duen lana sarituko du.

Epaimahaia

Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerako epaimahaikideak euskal zinemagintzarekin harremana duten profesionalek osatzen dute, Asier Bilbao produktore eragile eta produktore zuzendariak, Asier Hormaza aktoreak, Iñaki Billelabeitia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko irakasleak, eta Tessa Andonegi eta Sara Cozar aktoreek.