Publizitatea
Itxi

2016/11/04

11:58

Zinema

Palmaresa

‘Train to Busan’ korearra, Donostiako Beldurrezko Astearen film onena

Agentziak | Erredakzioa

Yeon Sang-horen film luzea izan da, ikusleen aburuz, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Asteko onena. “Decorado” Uniko bilbotar ekoiztetxearen lana, Europako film labur onena.

  • "Train to Busan" Hego Koreako filma izan da publikoaren gustukoena

    "Train to Busan" Hego Koreako filma izan da publikoaren gustukoena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 27. edizioko palmaresa iragarri du gaur, jaialdiaren azken egunean.

Publikoak emandako sariei dagokienez, “Train to Busan” hegokorearrak film luze onenaren saria irabazi du, eta “All in” norvegiarrak film labur onenarena. Gainera, “Second to none” irlandarrak animaziozko film labur onenaren saria jasoko du, eta “Behind” Angel Gomez Hernandezen lanak Espainiako Estatuko film labur onenarena.

Bestalde, Tonio L. Alarconek, Beatriz Martinezek eta Oscar Reyesek osatutako epaimahaiak emandako sariei dagokienez, “Quenottes”ek irabazi du film labur onenaren saria, eta “Decorado” Uniko bilbotar estudioak ekoitzi eta Alberto Vazquez galiziarrak zuzendutako filmak Europako film labur onenaren saria jasoko du. Joan den astean, Goya sarietarako lehen aukeraketan ere sartu zuten lan hori.

“Quenottes”entzat berarentzat izan da Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenaren Saria, eta “Jules D.” Norman Vilaren lanak Espainiako film labur onenaren SyFy saria irabazi du.

ria irabazi du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Donostia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena