Itxi

Zinema

Dokumentala

Euskal zinemak tokia izango du Sunny Side of the doc azokan

Erredakzioa

Jaialdi garrantzitsuenetarikoa da zinema dokumentalari dagokionean eta 50 herrialdetako 2.000 profesional inguru biltzen ditu.

11 euskal enpresa Sunny Side of the doc azokaren 21. edizioan izango dira. Euskadiko ekoiztetxe eta banatzaile independenteei laguntza ematea helburua dn Niniak programak eta Basque Audiovisual markapean eta enpresak laguntzeko on-line katalogo komertzial batez lagunduko du Eusko Jaurlaritzak (basqueaudiovisual.com).

Sunny side of the doc azokaren 21. edizioa ekainaren 22tik 25era egingo da aipaturiko Frantziako hiri horretan, eta bertan 11 euskal enpresak parte hartuko dute.&' || 'nbsp;Nazioarteko zine dokumentalaren jaialdi garrantzitsuenetako bat da, eta 50 herrialdetatik joandako 2.000tik gora profesional biltzen dira bertan.

Niniak programaren helburua da Euskadiko ekoizle eta banatzaile independenteei laguntza ematea nazioarteko ikus-entzunezko ekitaldietan parte hartzeko.