Zinema
Star Wars Saga
'Star Wars: The Last Jedi' izango da 8. atalaren izenburua
Agentziak | Erredakzioa
Rian Johnson izango da filmaren zuzendaria, eta Kathleen Kennedy eta Ram Bergman ekoizleak.
Star wars: The Last Jedi izango da Izarretako Gerra sagako VIII. atalaren izenburua, Disneyk baieztatu duenez.
Pelikularen zuzendaria Rian Johnson izango da; Kathleen Kennedy eta Ram Bergman, ekoizleak; eta J.J. Abrams, Jason McGatlin eta Tom Karnowski, ekoizle exekutiboak.
Star wars: The Last Jedi 2017ko abenduaren 15ean estreinatuko dute.