Itxi

Zinema

Urteko txarrenak

'Zoolander No. 2' eta 'Batman vs Superman', Razzietako ‘faboritoak’

Agentziak | Erredakzioa

Sari hauen ‘irabazleak’ otsailaren 25ean, Oscar sariak emateko ekitaldiaren bezperan, iragarriko dituzte; orduan jakingo da zein diren urteko aktore, film, zuzendari eta abar txarrenak.

"Zoolander No. 2", bederatzi izendapenekin, eta "Batman vs Superman: Dawn of justice", zortzirekin, dira Razzie sarien 37. ediziorako faboritoak, Oscar sarien ifrentzua diren sari hauen antolatzaileek iragarri dutenez.

Urteko filmik txarrena izateko borroka estuan, beste hauek ere egongo dira: ‘Dirty Grandpa’ (sei izendapen) eta ‘Gods of Egypt’, ‘Hilary’s America’ eta ‘Independece Day: Resurgence’ (bosna).

Aktore txarrenak izateko hautagaiak, berriz, hauek dira: Megan Fox ("Ninja Turtles: Out of the Shadows"), Ben Affleck ("Batman vs Superman: Dawn of  justice"), Julia Roberts ("Mother’s Day"), Gerard Butler ("Gods of Egypt" eta "London has fallen"), Naomi Watts ("The Divergent Series: Allegiant" eta "Shut-In"), Robert De Niro ("Dirty Grandpa") eta Ben Stiller ("Zoolander No. 2").

Bigarren mailako aktore eskasenak izateko hautagaien zerrendan, Jared Leto ("Suicide Squad"), Johnny Depp ("Alice through the looking glass") eta Kristen Wiig ("Zoolander No. 2") nabarmentzen dira.

“Irabazleen” zerrenda otsailaren 25ean zabalduko dute, Oscarrak emateko galaren bezperan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscar 2024