Publizitatea
Itxi

2017/05/09

11:11

Zinema

Sariak

'AntiBasque' Alastrueyren filma, lan esperimental onena LA Film Awardsen

Agentziak | Erredakzioa

Karlos Alastrueyren film ertain nafarrak gazteen artean memoria historikoa berreskuratu beharra aldarrikatzen du fikzioaren eta dokumentalaren elementuak erabiliz.

  • Aintzane Alastruey, "Antibasque" filmean. Argazkia: Dario Missaghian.

    Aintzane Alastruey, "Antibasque" filmean. Argazkia: Dario Missaghian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Antibasque", Karlos Alastruey euskal zinemagilearen film ertaina, Abel Azcona artista protagonista dela Oteiza Museoarekin lankidetzan egindako lana, saritu dute Los Angeles Film Awards zinemaldian, pelikula esperimentalik onenaren atalean.

Alastrueyk berak ohar batean azaldu duenez, “Antibasque” film ertainak fikziozko eta dokumentaleko elementuak uztartzen ditu, eta gazteek memoria historikoa berreskuratu beharra aldarrikatzen du.

Francoren oniritziarekin hegazkin naziek Gernika bonbardatu zutenekotik abiatuta, filmak bidaia bat proposatzen du Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Europako beste lurralde batzuetan totalitarismoaren hazkundearekin eta Bigarren Mundu Gerraren osteko banaketarekin lotuta dauden agertokietan zehar.

Bidaia horretako gidariak amnesiak jota dauden eta Gernikako bonbardaketaren biktimak ordezkatzen dituzten bi gazte dira: “Beren espirituak eta buruak antolatu beharko dituzte, ulertzeko arbasoei zer gertatu zitzaien eta gertakari historiko horiek egungo belaunaldiko gizon-emakumeengan zer eragin izan dituen”.

Karlos eta Javier Alastrueyk idatzi dute “Antibasque”ren gidoia, musika German Ormaecheak egin du, argazkigintzaz Dario Missaghian eta Iker Zaratiegui arduratu dira, soinua Jon Uriolek zaindu du eta Marlene Aznar dago makillaje lanaren atzean.

Aktore zerrendan, Abel Azcona artista agertzen da, baita Lide Martínez-Abaigar, Lucía Nieto, Aintzane Alastruey, Javier Baigorri, Lorea Otazu eta Gorka Zubeldia ere.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena