Itxi

Zinema

Estrenos

Stallone, Ashton Kutcher eta Jim Carrey, zinema-aretoetako lehian

Erredakzioa

Stallone, Willis eta Schwarzenegger aurki ditzakegu 'Los Mercenarios'en, eta 'Phillip Morris, ¡Te quiero!' ezohiko komedia erromantiko gay bat da, Jim Carrey eta Ewan McGregor dituelarik protagonista.

Sylvester Stallone da Los Mercenarios filmaren protagonista eta baita zuzendaria ere. Asteko estreinaldi nagusia da, Ashton Kutcherren Killers eta Jim Carreyk eta Ewan McGregorrek zuzendutako Phillip Morris, ¡Te quiero!rekin batera.

Sylvester Stallone, Bruce Willis, Jet Li eta Jason Statham dira Los mercenarios filmeko protagonistak. Stallonek berak zuzentzen du eta Arnold Schwarzeneggerek paper txiki bat egiten du. Diktadore baten indarraren pean dagoen herrialde baten istorioa da, thriller militar eran.

Glenn Ficarra eta John Requa dira Phillip Morris, íTe quiero!komediaren protagonistak. Steve McVicke erreportariaren eleberrian oinarritzen da eta Jim Carrey, EwanMcGregor eta Leslie Mann dira protagonistak:&' || 'nbsp;bere bizitzako amodioarengatik urruti bizi ezin den pertsona baten istorioa da.

Isabelle Carré aktorea eta Louis-Ronan Choisy musikaria dira Mi refugio laneko protagonistak, François Ozon zuzendari frantziarraren drama. Haurdun dagoen emakume baten sentsualitatean eta hildako mutilagun homosexualaren erakargarritasunean sakontzen du.

Robert Luketicek Katherine Heigl (Anatomía de Grey) eta Ashton Kutcher (¿Colega dónde está mi coche?) zuzentzen ditu Killersen, akziozko komedia erromantiko bat:&' || 'nbsp;amodioa eta ezkontza du mintzagai, izan ere, batak bestea superagente berezi bat dela deskubritzen du eta hiltzaile bat atzean duela.

Queen Latifah (Se montó la gorda)&' || 'nbsp;aktore eta abeslaria eta Scott McKnight aktorea dira Jugada perfecta filmeko protagonistak:&' || 'nbsp;Sanaa Hamrik komedia erromantiko hau zuzentzen du eta amodioa eta bizitza profesionala nahasteaz dihardu.