Itxi

Zinema

Dokumentala

Spike Lee, Katrinaren eta Mexikoko Golkoko isuriaren artean

Erredakzioa

New Orleansen birsorkuntzaren inguruko dokumentalaren amaiera berriz idatzi behar izan zuen zuzendariak, BPk Mexikoko Golkoan egindako isuria dela eta.

Spike Lee zinemagileak New Orleansen suspertzearen inguruko erreportaje bat egin nahi zuen, Katrinak lurra hartu eta bost urtera. Horretarako dokumental bat egin nahi zuen, baina BPk Mexikoko Golkoan egindako isuriarekin, hondamendiarekin eta etsipenarekin egin du topo berriz.

If God is Willind and da Creek Don''t Rise bi zatitan emitituko dute HBO&' || 'nbsp;kate pribatuan eta When the Levees Broke:&' || 'nbsp;A Requiem in Four Acts grabatu zuen lekuetara itzuli da Lee. Horrela, 2005eko abuztuaren 29an Misisipi ibaia ikutu zuen urakanaren biktimei omenaldia egin nahi zien.

2006an argitaratu zuen zinta:&' || 'nbsp;hiru Emmy eskuratu zituen eta Peabody sari bat. Orduan, hiriaren %80 urez bete zuen urakanak eta 1.300 lagun inguru hil ziren.

Lanaren jarraipean, amaiera berriz idatzi behar izan zuen zuzendariak, BPren isuria dela eta (gogoratu AEBetako hondamendi ekologiko handiena izan da).

"Apirilaren 20an dena aldatu zen", adierazi zuen Spike Leek New York Timesen egindako elkarrizketa batean.

Orduan, pelikularen azken orduan ezabatzea erabaki zuen eta material hori DVDaren material extra bezala azaltzea. Hutsune hori betetzeko, apirilean bere taldearekin batera isuria gertatu zen tokira itzuli da hamar bat aldiz, isuriaren biktimekin hitzegiteko.