Itxi

Zinema

Ekainaren 27an

LGTB Harrotasun Egunaren jatorria hobeto ezagutzeko filma, Bilborocken

Ekainaren 27an Bilborock aretoan, doan, Zinegoakek "The Death and Life of Marsha P. Johnson" dokumentala estreinatuko du Euskal Herrian.

  • 'The death and life of Marsha P Johnson' dokumentala eskainiko dute

    'The death and life of Marsha P Johnson' dokumentala eskainiko dute

1969ko ekainaren 28an, transexualek eta dragek, prostitutuek eta Stonewall Greenwich Village auzoko (New York) tabernako bezero guztiek Poliziari aurre egitea erabaki zuten, bertan etengabe egiten zituzten polizia operazioetan gehiegikeriak jasateaz nekatuta. Hori oroitzeko ospatzen da LGTB komunitatearen askapen eguna ekainaren 28an.

Gertakari horiek aipatzen direnean, baina, gutxitan entzuten dira Marsha P. Johnson, Sylvia Rivera, Storme DeLaverie eta Miss Majorren izenak, esate baterako. Protagonista horiek, immigranteak, beltzak, latinoak, prostitutak, kontakizun historiko ofizialetatik desagertuz joan ziren, eta Zinegoakek Marsha P. Johnsoni buruzko azken dokumentala eskainiko du asteartean, ekainak 27, doan, Bilborock aretoan, emakume horien adorea omentzeko: ‘The Death and Life of Marsha P. Johnson’.

David France zuzendariak Marsha P. Johnson drag queen eta aktibista ospetsuaren heriotza susmagarriaren (haren gorpua Hudson ibaian aurkitu zuten) ikerketa zalantzazkoa azaltzen du pelikulan.

Emanaldia 20:00etan hasiko da.