Zinema
Beldurrezko zinea
Sitgesko jaialdia: gotikoaren itzulera
Erredakzioa
Los ojos de Julia Belen Rueda aktorearen lanak eman dio hasiera aurtengo edizioari. Eduardo Noriegak (Agnosia), eta Mario Casasek (Carne de neón) ere hartuko dute parte.
Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia Los ojos de Julia lanaren estreinuarekin hasiko da. Belen Ruedak antzezten duen misteriosko thrillerak eman dio hasiera gotikoaren itzulera eta banpirismoa lantzen duten lanen hazkundea erakutsiko duten datozen hamar egunei.
Angel Sala jaialdiko zuzendariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Crepusculo fenomenoak "banpiro gogor eta sexualago baten sorrera" eragin du. We are the night, Prowl edo Stake land bezalako lanak betetzen dituztenak hain zuzen ere. Baina banpiroak ez dira itzuliko diren klasiko bakarrak, "psychokillers-ak ere berritu egin direla" gogoratu nahi izan du. Horren erakusle garbienak Red White &' || 'amp; Blue, Coldfish eta The Devil pelikulak direlarik.
Aurtengo programazioan nabari den beste joera bat, latinoamerikako zinemaren haskundea da. Mexikotik datorren eta familia kanibal bat erakusten digun Somos lo que hay; La casa muda uruguaiarra, argazki kamara batekin grabatutako lehendabiziko pelikula, eta Fase 7 argentinarra, A gripeari buruzko umorezko filma; dira horren adibide garbiena.
"Ikusmin handia pizten duten pelikulak daude" gogoratu du Salak. Horren adibide bezala "Let me in" jarri du, Helldriver filmaren remake-a. Yoshihiro Mishimurak zuzendu duen zombiei buruzko filma da, "japoniako zinearen guru berria" bezala hitz egin du Mishimurari buruz.
Aurkeztuko diren beldurrezko eta fantasiazko pelikulen artean, "A Serbian film" lana aipatu beharra dago. Biolentzia eta pornografiaz betetako lana izanda, jaialdiak sarrera mugatzeko eskubidea du adin txikikoei sarrera galerazteko. Zuzendariaren esan duenez: "behin ikusi dut eta ez dut sekula berriro ikusiko".
Jaialdian erakutsiko diren Espainiako lan esanguratsuenak ''Los ojos de Julia, Belen Ruedarekin; ''Agnosia'', Eduardo Noriegarekin, eta ''Carne de Neón'', Mario Casasekin, dira.
Lehiaketan aurkeztuko diren lanez gain, jaialdiak Vicen Cassel-i emango dio ohorezko sari nagusia. Caroline Munro aktoreak ohorezko Maria jasoko du, Julie eta Roger Coram-ek bezala. Tom Savini eta Joe Dante Maquina del Temps saria jasoko duten saridunen artean daude, eta Nosferatu saria Eugenio Martine-i emango diote.
Aurtengo kartelarekin Distira pelikula homenduko duen jaialdiak ez du, aurretik iragarri bezala, 25 urte bete dituen Atzera etorkizunera lanaren emanaldirik antolatuko.Dirudienez, pelikularen nazioarteko banatzaileak ekintza publiko guztiak bertan behera utzi ditu.
Aurtengo edizioan 60.000 sarrera baino gehiago saltzea espero du antolakuntzak, pasa den urtean saldu zituzten sarrera kopuru hori. Lehen ez bezala, pelikulak proiekzioko ordaintzan dira orain, eta ez lehen bezala jaialdian duen presentziagatik.