Itxi

Zinema

Beldurrezko Zinemaren Astea

'A Serbian film', Donostiara polemikaren erdian

Erredakzioa

Srdjan Spasojeviren filma Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskainiko dute gaur, gauerdian eta 18 urte baino gehiagoko ikusleentzat soilik.

Polemika Donostiara heldu da A Serbian Filmekin. Zinema, erakusketa eta jarduera paraleloen artean daude astebetez, eta protagonismoa Sitgeseko Zinemaldian estreinatu zuten film batek eramango du. Muturreko biolentzia, torturak eta sexualitate bortitza erakusten omen ditu filmak eta horrek, polemika ekarri du halabeharrez. Halere, 2010eko ezusteko handienetarikoa izan da, eskaini duten jaialdietan polemika sortu eta kritika onak jaso ditu, modu berean.

Gaur eskainiko dute A&' || 'nbsp;Serbian Film, Antzoki Zarrean, eta bihar Victoria Eugenian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan, eta 18 urte baino gehiagoko ikusleentzat soilik eta gauerdiko sesioan.

Internetera ere heldu da polemika, izan ere, Concha Garcia-Campoy eta Nacho Vigalondo zinemagilearen artean elkarrizketa beroa sortu da gai honen inguruan. Era berean, Jose Luis Rebordinos ETB2ko A2 saioan izan zen, A Serbian Film lanaren presentzia defendatzeko.

Bere aldetik, CONCAPA&' || 'nbsp;Ikasle eta Guraso Katolikoen Konfederazioak Srdjan Spasojeviren filma Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astetik kentzea eskatu dute eta zirkuitu komertzialetik aldentzea.

Agiri batean, CONCAPAk pertsonen duintasunaren aurkako "atentatua" dela azaltzen du:&' || 'nbsp;"sexua eta muturreko biolentzia -esan dute-, bortxaketak eta umeen intzestua tartean", adierazi dute.

Proiektatu duten beste jaialdietan zorabioak izan dira, eta horrelakorik gerta daiteke egun hauetan Donostian.