Itxi

Zinema

'Laburrean'

Euskal film laburren lagin bat erakutsiko dute ostiralean, Sopelan

eitb.eus

Urtarrilaren 19an, ostiralarekin, lau euskal film labur eskainiko dituzte Sopelan. Emanaldiaren ostean, mahai ingurua egongo da filmotako lantaldearekin.

  • "Areka" film laburra erakutsiko dute, besteak beste

    "Areka" film laburra erakutsiko dute, besteak beste

Urtarrilaren 19an, ostiralean, Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak euskal egileen lau film labur eskainiko ditu, Laburrean topaketaren laugarren edizioan: Areka (Atxur Animazio Taldea), Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Nuestro viejo (y el mar) (Lander Camarero) eta Zacarías (Violeta Trincado).

Gainera, 20:00etan hasiko den emanaldiaren ostean, mahai ingurua egingo dute antolatzaileek film laburrotako lantaldeko kideekin, Amaia Kaiero ETBko kazetaria (“Ahoz Aho”) gidari dela.

“Areka” (Euskal Zinemaren Sari Handia, Zinebin) memoria historikoari buruzko lana da, eta Euxebiren istorioa kontatzen du: aitaren hobia irekiko du, urte askoko bilaketaren ostean, eta argazki bat utziko du haren hezurren ondoan.

“Zulo” filmak euskal zuzendari onenaren saria irabazi zuen Zinebi film laburren Bilboko jaialdian, eta Zulo pertsonaia hurbiltzen dio ikusleari. Bere bizitzako emakumea izan denarekin eta denarekin izandako lehen topaketaren ametsak eskutik eramango du, noraezean, bere oroitzapenetara.

“Nuestro viejo (y el mar)” lanean, bi anaiak bidaia luze bat egingo dute belaontzian, aitaren errautsak haizeztatzeko.

Azkenik, “Zacarías”ek eskale bat, trajedun gizon bat eta taxi gidari bat batuko dituen zirkulazio istripu baten ingurukoak kontatzen ditu.