Itxi

Zinema

Soslaia

Luis Garcia Berlanga, Espainiako zinearen maisua

Erredakzioa

Bienvenido Mr Marshall bezalako filmak egin dituen Espainiako zinearen maisu handia 89 urterekin hil da.

Luis Garcia Berlanga hil da. Espainiako zinearen maisu eta poeta handia Valentzian jaio zen 1921eko ekainaren 12an, eta 89 urterekin hil da 07:00etan Madrilgo bere etxean. Ez zion beldurrik heriotzari baina "amorrua" ematen zion bere azkeneko egunetara "denbora gaizki neurtuta" eta gauzak egiteko izanda iristeak.

Film askok egin dute ezagun Berlanga, besteak beste: Bienvenido Mr Marshall, Calabuch, El verdugo, Plácido, La escopeta nacional eta Tamaño natural.

Berlangak bakardadea sormena lantzeko giltza eta munduko herritar bat baino gehiago sentitzeko tresna bezala ikusten zuen. Aldiz, berekoikeria elkartasuna gauzatzeko eredutzat zuen eta koldarkeria ez berekoi ezta bakartia izateko sentipena zela uste zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura