Itxi

Zinema

Donostia

Filmategiaren eta Kimuaken urtebetetze festa, ostegunetik aurrera Tabakaleran

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena eta Kimuak programaren 20.a ospatzeko egitaraua ostegunean, apirilak 5, hasiko da Tabakalera Donostiako zentroank: “Ama Lur”, Kimuakeko bitxiak…

  • Apirilaren 26an Kimuak programako filmen aukeraketa bat ikusi ahalko da, besteak beste "Minerita"

    Apirilaren 26an Kimuak programako filmen aukeraketa bat ikusi ahalko da, besteak beste "Minerita"

Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu aurten, eta Kimuak film laburren programak 20, eta bi urteurrenak ospatzeko programazio berezia antolatu da Donostiako Tabakalera zentroan. Egitaraua ostegunean hasiko da, apirilaren 5ean, "Ama Lur" filmaren proiekzioarekin. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzenduriko lanak 50 urte betetzen ditu aurten.

Euskal Filmategiko iturriek jakinarazi dutenez, egitarauak apirilaren 12an jarraituko du, eta Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako batek bere film gogokoena aurkeztuko du: "Faraon" (Jerzy Kawalerowicz, 1966). Halaber, egitarau bereziak ikus-entzule gazteak ere erakarri nahi ditu, "etorkizuna direlako", eta Txabi Basterretxearen eta Joxean Muñozen "Karramarro uhartea" animaziozko filma programatu du apirilaren 15erako.

Era berean, programazioak euskal ondare zinematografikoaren balioa aldarrikatuko du, eta "lurraldea zeharkatuko duen" saio berezia izango da apirilaren 19an, "Álava, Vitoria y su Caja de Ahorros y Monte de Piedad" (1957), "Ocharcoaga" (Jorge Grau, 1961), "Estropada berria -Regatas en Orio-" (Jesús Almendros eta José Luis Arza, 1973), "Nafarrako ikazkinak" (Montxo Armendariz, 1981) eta "Ikuska 14" (Antxo Eceiza, 1982) dokumentalak eskainita.

Azkenik, "euskal zinemagileen talentua eta etorkizuna" ospatuko dira apirilaren 26an, amaiera festan. Kimuak programan bildutako zenbait film labur eskainiko dira: "La guerra" (Luiso Berdejo eta Jorge Dorado, 2005), "Éramos pocos (Borja Cobeaga, 2005), “On the line” (Jon Garaño, 2008), "Minerita" (Raúl de la Fuente, 2013), "Zarautzen erosi nuen" (Aitor Arregi, 2014) eta "7:35 de la mañana" (Nacho Vigalondo, 2003).