Itxi

Zinema

Animazioaren maisua

Isao Takahata 'Heidi' eta 'Ipurtargien hilobia' lanen zuzendaria hil da

Agentziak | Erredakzioa

Animaziozko zinemaren japoniar zuzendariak Ghibili estudioa sortu zuen Haya Miyazakirekin, eta 'Marco' eta 'Lupin' ere asmatu zituen telebistarako.

  • Isao Takahata

    82 urte zituela hil da Isao Takahata, Tokyon. Argazkia: Efe.

Isao Takahata animaziozko zinemaren japoniar zuzendaria, Ghibili estudioen eta ‘Heidi’, ‘Marco’ eta beste hainbat telesailen sortzailea, zendu da, 82 urte zituela.

1988an, ‘Ipurtargien hilobia’ kultuzko filma zuzendu zuen Takahatak, zeina Tokyoko ospitale batean hil baita, biriketako minbiziaren ondorioz.

Takahatak Ghibili estudioak sortu zituen Haya Miyazaki zinemagile handiarekin batera, eta eredua sortu zuen mundu osoarentzat. Besteak beste, “Totoro bizilaguna” (1988), “Mononoke printzesa” eta “Chihiroren bidaia” (2001) filmak sinatu zituen, eta azken horren animaziozko film onenaren Oscarra ekarri zion 2003an

Nolanahi den, ‘Ipurtargien hilobia’ Bigarren Mundu Gerran umezurtz gelditzen diren bi neba-arrebaren istorioa kontatzen duen pelikula jotzen da bere lan gorentzat.

1935ean jaioa, Toei estudioan hasi zen animaziozko filmak egiten Takahata, 1959an, eta bertan ezagutu zuen Miyazaki. Bien artean, 20 film baino gehiago sortu zituzten.

Gainera, telebistarako hainbat proiektu ere asmatu zituen, hala nola 'Heidi', 'Marco' eta 'Lupin'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea