Itxi

Zinema

Kargu berria

Rebordinos: 'Aurrekontu honekin sekulako Zinemaldia egin daiteke'

Erredakzioa

Malaga eta Donostiako zinema jaialdien bateragarritasun defendatu du Zinemaldiko zuzendari berriak, Ignasi Guardans ICAA institutuko lehengo zuzendariak mahai gainean jarritako zalantzak gaindituz.

Joan den urtarrilaren 2tik Donostiako Zinemaldiko zuzendari berria da Jose Luis Rebordinos (Donostia, 1961). Kargu berriari helburu nagusi batekin ekin dio: jaialdiaren diru gabeziaren gorabeherak albo batera uztea. Rebordinosen ustetan, ''''sekulako Zinemaldia egin daiteke egungo aurrekontuarekin''''.

EFEri eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, berez egon zegoen egiturazko arazo ekonomikoari eragozpen berria gehitu dio krisialdiak. Rebordinosen hitzetan, Donostiako Zinemaldiak beti eduki izan du Berlingo edo Veneziako zinemaldiek izan ohi duten aurrekontuaren erdia. ''''Hori ez da aldatuko, eta ezin izango gara Berlingo aurrekontura hurbildu''''. Egoera zein latza den kexu ibiltzeaz baino daukagunarekin zer egin dezakegun begiratzea da erabaki egokia, bere ustez. ''''Ilusioa helarazi nahi dut. Aurrekontu honekin sekulako Zinemaldia egin daiteke, eta saiatu egingo gara'''', azpimarratu du.

Zinemaldiaren 58. edizioak izan zituen kritiken jakitun da Rebordinos. Zuzendari berriaren ustetan, ''''kritika horiek gain hartu eta aztertu egin behar dira, ia-ia guztietan baitago errealitate puntu bat''''.

Edonola ere, Zinemaldiaren egungo eredua egokia da Rebordinosen esanetan. Donostiarrak aurreratu duenez ''''orain arte garrantzi gutxi'''' izan duten ''''gauza berrietan'''' ari dira lanean.

''''Bateragarriak dira''''
Espainiako zinemak lekua izan dezan, Donostiako Zinemaldia eta Malagako zinema jaialdia bateragarriak direla azpimarratu du Rebordinosek.
''''Inoiz ez dut uste izan Espainiako zinema Donostiako Zinemaldia lekua izan dezan arazorik egongo zenik. Argi neukan'''', gaineratu du donostiarrak, Ignasi Guardans ICAA institutuko zuzendari ohiak mahai gainean jarritako zalantzak direla-eta. Duela gutxi arte Zinematografiaren eta Ikus-Entzunezko Arteen ICAA Institutuko zuzendari zena Malagako zinemaldiaren alde agertu zen, Espainiako zinemaren erakusleiho gisa.

Donostiako Zinemaldiaren arduradun berriak gehitu duenez, ''''akordioa erabatekoa da'''' Guardansen lekua hartu duen Carlos Cuadro zuzendari berriarekin.