Itxi

Zinema

Cine

'Handia', Oscarretarako bidean

AGENCIAS | REDACCIÓN

Javier Freserren 'Campeones', eta Asghar Farhadiren 'Todos lo saben' filmekin batera aukeratu du Akademiak, eta Ingelesez eginda ez dauden filmen atalean lehiatuko dira Oscarretan.

1:27

Espainiako Zinema Akademiak Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien 'Handia' filma aukeratu du, Javier Freserren 'Campeones', eta Asghar Farhadiren 'Todos lo saben' filmeekin batera ingelesez eginda ez dauden filmen atalean. Hollywoodeko Akademiak erabaki beharko du aurrera egiten duen.

Mariano Barroso Akademiako presidenteak Eva Sanz del Real notarioarekin batera eman du, astearte honetan, aukeratuen berri.

2017ko urriaren 1etik eta 2018ko irailaren 30era bitartean ikusi ahal izan diren 43 filmen artean egin dute aukeraketa.

Iazko aukeratuen artean, Salvador Calvok zuzendutako '1898. Los últimos de Filipinas', Pablo Bergerren 'Abracadabra' eta Carla Simonen 'Verano 1993' ditugu. Eta, nahiz eta Hollywoodeko Akademiako faboritoen artean ez kokatu, azken hori izan zen azkenean Oscarretarako bidea egin zuena.

Orain arte, soilik lau film espainiarrek erdietsi dute atzerriko filmarik onenaren atalean nagusitzea: Jose Luis Garciren 'Volver a empezar', Fernando Truebaren 'Belle Époque', Pedro Almodovarren 'Todo sobre mi madre' eta Alejandro Amenabarren 'Mar adentro'.