Zinema
Asteko estreinaldiak
'De dioses y hombres', 'The green hornet' eta 'Twelve', pantailetan
Erredakzioa
David Michodek Animal Kingdom dakarkigu, Guy Pierce eta Joel Edgertonekin. Amor y otras drogas Anne Hathaway eta Jake Gyllenhaal protagonista dituen historia ere estreinatu da.
De dioses y hombres (Xavier Beauvois), The Green hornet (Michel Gondry) eta Twelve (Joel Schumacher) filmak dira, besteak beste, aste honetan zinema aretoetara iritsiko diren lanak. Pa Negre Goya sarietan izan duen arrakasta eta gero ere itzuliko da, eta Animal Kingdom (David Michod), eta Amor y otras drogas (Edward Zwick) ere estreinatuko dira.
Ikusmin handia piztu du Xavier Beauvois zuzendariaren De dioses y hombres pelikulak.Magrebeko herri batean bizi diren zortzi monjeren kontakizuna dakar. Fundamentalista islamiar talde baten mehatxua jaso eta gero, bere monasterioan gelditu behar diren edo ihes egin behar duten erabiki beharko dute.
Michel Gondryren The green hormet pelikulak Britt Reid gaztearen bizitza kontatzen digu. Los Angeleseko komunikabide sare handi baten jabe den aita galdu ostean, bera arduratu beharko da enpresa guztiak kudeatzeaz. Kato (Jay Chou) ezagutu eta elkarrekin krimen antolatuari aurre egitea erabakiko dute.
New Yorkeko gazte aberatsek Spring Break-en igaroko dituzten oporrak kontatuko dizkigu Twelve pelikulak. Joel Schumacher zuzendariak, droga, heriotza eta biolentziaz betetako lana proposatzen digu.
Goya sarietarako izendapenetan izan duen arrakastak zinema aretoetara ekarri du berriz ere Pa Negre pelikula. Gainera, David Michodek Animal Kingdom dakarkigu, Guy Pierce eta Joel Edgertonekin. Amor y otras drogas&' || 'nbsp; Anne Hathaway eta Jake Gyllenhaal protagonista dituen historia ere estreinatu da.