Zinema
Atzerriko film onena
'También la lluvia' eta 'Biutiful', Oscar sarietako finalisten artean
Erredakzioa
Atzerriko film onenaren saria eskuratzeko bederatzi finalisten artean aukeratu dituzte. Hilaren 25ean jakingo dugu hautagaien artean egongo diren ala ez.
Icíar Bollaín eta Alejandro González Iñárritu zinemagileen lanek azken aurreko fasea gainditu dute Oscar saria eskuratzeko lehian. Hautagai izateko aukera duten beste filmak honako hauek dira: Hors-la-loi (Aljeria), Incendies (Kanada), In A Better World (Danimarka), Canino (Grezia), Confessions (Japonia), Life, above All (Hegoafrika) eta Simple Simon (Suedia).
Hilaren 25ean emango ditu jakitera Hollywoodeko Akademiak aurtengo Oscar sarietako hautagaiak.