Itxi

Zinema

Abian da jaialdia

El Deseoren ekoizleek 'harro' jaso dute Zinegoak 2011 Ohorezko Saria

Erredakzioa

Agustin Almodovar eta Esther Garcia "harro eta pozik" agertu dira jaialdiaren ohorezko golardoa jasotzeagatik. Saria, larunbat gaueko irekiera ekitaldian hartu dute.

Bilboko Arriaga Antzokiak hartu du larunbat gauean Zinegoak Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans eta Bisexual Zinemaldiaren irekiera ekitaldia. Aurten Agustin Almodovar eta Esther Garcia El Deseoren ekoizleek jasoko dute Zinegoak 2011ko Ohorezko Saria.

Almodovar eta Garcia "harro eta pozik" agertu dira, jaialdiaren ohorezko golardo hau jasotzeagatik. "Poztasun handia eman gaitu sari hau lortzeak", adierazi dute ekoizleek, "taldeko lana saritzen duen golardorik jasotzen ohi ez dugulako". "Meritu osoa gure autoreena da", azpimarratu dute. "Gu proiektu interesgarrienak lortzeko harkor agertu gara eta horregaitik, harro sentiarazi gaitu sari hau jasotzeak", nabarmendu dute.

Arriaga Antzokiak Zinegoak zinemaldiaren irekiera ekitaldia hartu du larunbat gauean. Ohorezko Saria banatu ondoren, bi filme proiektatu dituzte: Francisco Boirak zuzendutako Nubes film laburra eta El Deseoren azken ekoizpena La Boyita film laburra (Julia Solomonoffek zuzendutakoa).

Datorren hilaren 30era bitartean izango da Bilbon Zinegoak Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans eta Bisexual Zinemaldia. 25 herrialdetako 76 zinta proiektatuko ditu guztira (film luzeak, film laburrak, dokumentalak eta obra eszenikoak). Iazko datuekin konparatuta, % 20 igo da proiekzio kopurua. Ikusgai izango direnen artean, 54 sariren bat lortzeko lehiatuko dira. Halaber, Sera Llamasen eta Daniel Duarteren La cita euskal film laburra ere eskainiko du aurtengo edizioak. Guztira, nazioarte mailako bost estreinaldi eta Estatu mailako 29 estreinaldi hartuko ditu Zinegoak 2011k.