Zinema
2010ean
Filmatzeak Donostian, ia egunero
Erredakzioa
Joan den urtean, 344 egunetan filmatu zuten Gipuzkoako hiriburuan. Guztira, 215 lan grabatu zituzten: pelikulak, iragarkiak, telebista saioak eta musika bideoak.
San Sebastian Film Commissionek gaur eman dituen datuen arabera, hiru film luze grabatu ziren iaz Donostian: Citizens, good night film suediarra
egiteko, adibidez, Rio de Janeiroko Kristo Berrerosle ezagunaren itxura hartu zuen Urgull mendiko Kristoak. Imanol Rayok Bi anai Bernardo Atxagaren
eleberrian oinarritutako lana filmatu zuen, eta Alberto Gorritibereak Arriya pelikula grabatu zuen.
Hiru film luze hauekin batera, bost film labur, Una historia del Zinemaldia dokumentala, eta ''''Comando Actualidad'''', ''''Tu vista favorita'''', ''''Vaya Semanita'''' eta ''''Wazemank'''' saioak ere grabatu zituzten Donostian. Nissan, Citroen, Yoigo eta Actimel etxeentzako iragarkiak ere sortu ziren Gipuzkoako hiriburuan.
Alde Zaharra, portua, Kontxako pasealekua, Boulevard Zumardia, Kristina-Enea parkea, Zurriola hondartza eta Artikutza izan ziren eszenatoki arrakastatsuenak.