Zinema
Politikan aritu ostean
Arnold Schwarzenegger aktore eta gobernadore ohia, zinemara bueltan
Erredakzioa
Hollywoodeko izarrak zinema mundura itzultzeko interesa baieztatu du. Baliteke 2012. urtean 'The expendables' filmaren bigarren partean parte hartzea.
Azken urteak politikan eman ostean, zinemara itzultzeko asmoa erakutsi du Arnold Schwarzeneggerrek, The Hollywood Reporter komunikabideak jakitera eman duenez. Zinema mundura itzultzeko bidea prestatu diezaioten agindu die bere agenteei, aktoreak Twitterren idatzi duenaren arabera.
Kaliforniako gobernadorea izan zen bitartean, paper txikiak bete zituen, The Rundown (2003an), Around the world in 80 days (2004an) eta The kid &' || 'amp; I (2005an) zintetan, besteak beste.&' || 'nbsp;
2010. urteko The expendables filmean ere parte hartu zuen Schwarzeneggerrek, Bruce Willis eta Sylvester Stallonekin. Baliteke 2012an film honen bigarren partean parte hartzea.