Zinema
Martxoan
'Un mundo casi perfecto' eta 'Arriya' Malagako Zinemaldian
Erredakzioa
Ibarretxe anaien film berria ZonZine sailean lehiatuko da; Alberto J. Gorritiberearen lana, berriz, Sail Ofizialean.
''Un mundo casi perfecto'' Ibarretxe anaien pelikula berrian Javier Merino, Antonio Dechent eta Alex Angulo dira protagonista nagusiak. Bilboko Armonika ekoiztetxeak EITBren laguntza izan du lan hau egiterako orduan. Bilbon grabatu duten lan honetan maitasun, mendeku, adiskidetasun eta askatasunari buruzko istorioa ikusi ahal izango dugu.
''Arriya'' Alberto J. Gorritiberea zumaiarraren filmean Iban Garate, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Ramón Agirre, Iñaki Irastorza eta Kandiko Uranga aktoreek parte hartu dute, besteak beste. Alokatu ekoiztetxeak bultzatutako lana euskaraz grabatu zuten, nahiz eta gaztelaniazko zatiak ere badituen.