Itxi

Zinema

Otsailak 18 – martxoak 3

Zinegoak jaialdiak aurrerapausoa eman nahi du 2019ko edizioan

eitb.eus

Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak “jarduera gehiago, lantalde handiagoa eta babes sendoagoak” agindu ditu 16. ediziorako, 2019korako.

  • Pau Guillen da Zinegoak jaialdiko zuzendaria

    Pau Guillen da Zinegoak jaialdiko zuzendaria

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren hurrengo edizioa 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean izango da, eta, antolatzaileek iragarri dutenez, arte eszenikoek eta abangoardiako zinemaren ‘OFF – Narratiba Berriak’ sailak toki handiagoa izango dute jaialdian.

Hurrengo edizioak “jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa” ekarriko duela hitzeman dute jaialdiaren arduradunek ohar batean, “bai jarduerei, bai lantaldeari, bai Zinegoak Elkarteak jasotzen dituen babesei dagokienez”.

Aurten bostehun lan inguru heldu dira, film laburrak, film luzeak (fikzioa eta dokumentala) eta proposamen eszenikoak zenbatuta, Pau Guillen jaialdiaren zuzendariaren hitzetan.

Aurrekoetan bezala, 16. edizio honetan ere, lehenengo astean fikzioa jasoko da, Bilborock aretoan, Golem zinema-aretoetan eta Bilbao Arte Fundazioaren Art House Zinema aretoan. Eta bigarren astean, aldiz, dokumentalak eta bigarren emanaldiak –Bilborock aretoan, nagusiki– eta bestelako jarduera osagarriak bilduko dira.

Gainera, Bilbora ez ezik, Euskal Herriko 40 udalerritara baino gehiagotara iritsiko dira Zinegoakeko lanak.