Zinema
Melia Hotelean
Oscarren emanaldia ikusteko Bilbon bildu ziren zinemazaleak
Erredakzioa
Mahai-inguru batek lagunduta zuzenean eskaini zuten sari banaketa Melia Hotelean.
Aurten, Bilboko Melia Hotelean bildu eta Oscarren sari banaketa zuzenean ikusteko aukera izan zute zinemazaleek.
Hitzordu berezi 20:00etan hasi zen. Ordu horretarako mahai-inguru bat antolatu zuten. Izarren argia filmea zuzendu zuen Mikel Rueda zinemagile bilbotarrak eta Vaya Semanitan nahiz Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondoren film laburretan parte hartu zuen Alejandro Tejeria aktoreak parte hartuko zuten bertan. Ondoren, 2010ko Kimuak zinemaldiaren film laburren hautaketa bat proiektutako zuten.
Gauerdi aldera, alfonbra gorria (EiTB.com-ek zuzenean eskainiko zuena) eta emanaldi osoa izan zuten ikusgai. Bitartean, Oscar saridunen izenak asmatzen zituztenen artean opariak zozketatu zituzten.