Itxi

Zinema

89 urte zituela

Jane Russell aktorea hil da

Erredakzioa

Marilyn Monroerekin batera 'Gizonezkoek nahiago dituzte ilegorriak' pelikula ezaguneko protagonista izan zen.

Jane Russell Estatu Batuetako aktorea hil da, 89 urte zituela. Marilyn Monroerekin batera Gizonezkoek nahiago dituzte ilegorriak pelikula ezagunean ikusi genuen Russell. Astelehen honetan zendu da aktorea, Kalifornian, BBCk jakitera eman duenez. Arnasketa-gaixotasun batek eragin omen du heriotza.

1921ean jaio zen, Minnesotan. Aktore eta militar bikote baten alaba zen Jane, eta Howard Hughes enpresari eta ekoizle aberatsaren eskutik iritsi zen zinema mundura, ekoizleak The Outlaw (1943) western-aren protagonista izateko aukeratu baitzuen. Arrakasta Musu zuri (1948) eta Gizonezkoek nahiago dituzte ilegorriak pelikulekin lortu zuen.