Itxi

Zinema

Otsailak 18 - martxoak3

'Lumaz harro' erakutsiko du bere burua Zinegoak jaialdiak

eitb.eus

“Bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 16. edizioan.

  • Zinegoak 2019

    Zinegoak 2019

Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo edizioko kartelaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta aitzindaria da borroka libre mexikarrean, oso inguru maskulinizatu eta matxistan, bere orientazioa lau haizeetara zabaltzen.

Pau Guillen Zinegoakeko zuzendariaren hitzetan, aurten Zinegoakek “luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du, “bakoitzak eskubidea izan behar duelako bere generoa adierazteko, konbentzionalismoak ahaztuz, eta libre eta gustura sentituz”.

“Azkenaldian lumafobia handitzen ari dela antzematen ari gara, bai kolektibo barruan eta baita gizartean ere”, Guillenek azaldu duenez, eta Cassandroren argazkiak horri guztiari aurre egin nahi dio: “Pertsona indartsu bat agertzen da, bere nortasunaz harro, kontrako testuinguru batean bizi arren”.

Argazkiaren egilea Katie Orlinsky da, eta New Yorker hedabidearentzat egindako erreportaje baten baitan agertu zen.

Halaber, Cassandro el Exótico ez da bakarrik kartelean agertuko, ezpada zineman ere ikusi ahalko dugu: borrokalariaren bizitza eta nortasuna gertuagotik ezagutu ahal izango ditugu, Cassandro, el Exótico Marie Losier zuzendariaren dokumentalaren proiekzioarekin.