Itxi

Zinema

Jaialdia

Losier, Sherwin, Vayssié eta Argote protagonistak, Punto de Vista jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren Foku Garaikideak sailak lau zinemagileon lanari begiratuko dio.

  • Marie Losier

    Marie Losier izango da sail horretako protagonstetako bat. Argazkia: Bertrand Jacquot.

Marie Losier, Guy Sherwin, César Vayssié eta Iván Argote zinemagileak izango dira, martxoan, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren Foku Garaikideak saileko protagonistak.

Lehen fokuaren argiak Marie Losierren (Paris, 1972) lana argituko du, nazioartean ospe handia duen eta bere lana jaialdi eta arte erakustoki handienetan erakutsi duen artistarena: Berlinale, Tokioko Palais, Pompidou, Cinémathèque Française eta Tribeca Film Festival, besteak beste. Artistei egindako film-erretratuak azpimarratzen dituzte adituek bere lanen artetik, zeinetan George Kuchar, Guy Maddin, Tony Conrad eta Alan Vega irudikatu baititu, besteak beste. Azaroan, Moma New Yorkeko museoak Losierren ibilbideko azken 15 urteen gaineko atzera begirako erakusketa egin zuen.

Bigarren fokua Guy Sherwin (Londres, 1948) 70eko hamarkadatik zinemagintzaren abangoardian dagoen sortzaileari zuzenduko diote. Sherwinek langai duen bitartekoaren inguruko ikerketa plastikoa egin du, abiadurarekin eta argiak, mugimenduak eta soinuak ematen dituzten aukerekin jolastuz.

Beste foku batek César Vayssié (Frantzia, 1967) performanceak ere sortzen dituen zinemagilearen obra eta ibilbidea argituko ditu. Ikusizko arteen eta dantzaren arteko mugan kokatu dute horren lana.

Foku Garaikideen ataleko azken protagonista Iván Argote (Bogota, 1983) izango da, bere obran historiak, ekonomiak eta politikak norbanakoengan duten eraginaz hausnartzen duen artista.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura