Itxi

Zinema

Film laburrak

Laburbira Topagunearen programak 26 emanaldi eskainiko ditu

Donostia

Zortzigarren edizioa bihar hasiko da eta Londreseko Euskal Etxera iritsiko da.

Bederatzi Film Labur aukeratu ditu Topaguneak Laburbira ekimenaren zortzigarren edizioan parte hartzeko. Gai eta formatu ezberdinak dituzte lanok, eta batzuk amateur-ak eta beste batzuk profesionalak dira, 2009 eta 2010 urteetan egindakoak.

Asier Altuna, Angel Aldarondo, Kepa Errasti, Jon Artola, Saioa Aizpurua Txintxetilla, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera zinemagileen lanak ikusi ahal izango dira proiekzioetan, eta filmen ondoren solasaldia egongo da.

1997an sortu zuen Topagunea elkarteak Laburbira proiektua. Ordutik, 96 elkarte bildu ditu eta euskaraz eginiko ikus-entzunezko eszena bultzatu du.

Gaur hasi eta apirilaren 16a bitartean egingo dituzten emanaldietan Londresko Euskal Etxean egingo dutena nabarmentzen da.